Posta elektronikoa
info@plataformasalki.com
Ordutegia
L - V: 08:00 / 13:00
15:00 / 18:00
Telefono bidezko laguntza
607 675 273
Zerbitzu-emaileak, webgunearen arduradun izanik, erabiltzaileen esku jarri du honako dokumentu hau,
informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak xedaturiko
betebeharrak betetzeko, baita webgunearen erabiltzaile guztiei hura erabiltzeko baldintzen berri emateko ere.
Webgunean sartuz gero erabiltzeko baldintza orokor hauek erabat ulertutzat eta onartutzat joko dira. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta bertan eskainitako zerbitzuak legearen aurka doazen jarduerak egiteko ez erabiltzeko, eta une oro baldintza orokor hauek errespetatzeko. Zerbitzu-emaileak edozein unetan eten ahalko du
bere webgunerako sarbidea legearen, fede onaren edo baldintza orokor hauen aurkako erabileraren bat antzemanez gero.
Zerbitzu-emaileak eskubide osoa du webgunean ageri den edozer informazio mota aldatzeko, horretarako inolako abisurik eman gabe edo betebehar horiek erabiltzaileei jakinarazi gabe; nahikoa izango da zerbitzu-emailearen webgunean argitaratzea.
Webgunearen ardura duen zerbitzu-emaileak erabiltzaileei bere identifikazio-datuak eskaintzen dizkie, bai erabiltzailearen konfiantza bai erabiltzailearekin izan beharreko harremanak hobetzeko asmoz.
Izen soziala: Plataformas Alki SL
Izen komertziala: Plataformas Alki
Egoitza soziala: Ibaitarte industrialdea, 18. pabilioia, Elgoibar 20870, Gipuzkoa
IFK/IFZ: B20933917
Telefono-zenbakia: 943554646
helbide elektronikoa: info@plataformasalki.com
Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa: ss-28480 orria, 215. folioa, 1.679. liburukia, 0 liburua, XXX. atala.
Domeinu-izena: plataformasalki.com
Webgune honetako zerbitzariek automatikoki antzeman ahalko dute IP helbidea eta erabiltzaileak erabilitako domeinuaren izena. IP helbide bat ordenagailu bat Internetera konektatzen denean automatikoki esleitutako zenbakia da. Informazio hori guztia behar bezala inskribatutako zerbitzariaren jarduera fitxategi batean erregistratzen da, eta, ondoren, datuak prozesatzeko aukera eskaintzen du, soilik neurketa estatistikoak lortzeko helburuarekin (orrien inprimatze kopurua, web zerbitzuetara eginiko bisita kopurua, bisiten ordena, sarbide-puntua eta abar).
Zerbitzu-emaileak beharrezko neurri teknikoak zein antolakuntza-neurriak hartu ditu erabiltzen dituen datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, baita datuok galtzea, aldatzea edo/eta baimenik gabeko hirugarrenen eskura geratzea saihesteko ere. Webguneak industriak oro har onartutako informazio-segurtasuneko teknikak erabiltzen ditu, adibidez, firewallak, sarrerako kontrol-prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, betiere horretarako baimenik ez dutenak datuetara sartzea saihestea helburu. Xedeok betetzeko, erabiltzaileak/bezeroak onartzen du zerbitzu-emaileak datuak eskuratzea sarbide-kontrolak autentifikatzeko.
Zerbitzu-emaileak ez du inolako ardurarik bere webgunean argitaratutako informazioaren gainean, informazio hori manipulatua izan denean edo hirugarren batek webgunean argitaratu duenean (adibidez, foroetan, txatetan, blogetan, iruzkinetan…). Hala eta guztiz ere, Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko Legeak xedaturikoa betez, zerbitzu-emailea erabiltzaile, autoritate eta segurtasun-indar guztien esku dago legeria nazionalaren edo nazioartekoaren, hirugarrenen eskubideen edo moralaren eta ordena publikoaren aurkakoak izan daitezkeen edo berauetan eragina izan dezaketen edukiak kentzeko edo blokeatzeko.
Erabiltzaileak webgunean sailkapen horretan sar daitekeen edukiren bat dagoela uste baldin badu, arren eskatzen diogu berehala webgunearen administratzaileari jakinarazi diezaion.
Azterketak eta probak egin ditugu webgune honek behar bezala funtziona dezan. Hasiera batean, berma dezakegu urteko 365 egunetan eguneko 24 orduetan behar bezala funtzionatuko duela. Hala eta guztiz ere, zerbitzu-emaileak ez du baztertzen programazio-akats jakin batzuk gertatzea, edota ezinbesteko arrazoien, natura-hondamendien, greben edo bestelako antzeko arrazoien ondorioz webgunean sartzerik ez izatea.
Webgune honekin edo bertan azaltzen diren alderdiekin lotutako gatazkak edo auziak konpontzeko, Espainiako legedia izango da aplikatzekoa, eta aldeek espresuki egiten diote men legedi horri. Gipuzkoako epaitegi eta auzitegiek izango dute webgunea erabiltzearen ondorioz edo horrekin lotuta sortzen diren gatazka guztiak ebazteko eskumena.