Posta elektronikoa
info@plataformasalki.com
Ordutegia
L - V: 08:00 / 13:00
15:00 / 18:00
Telefono bidezko laguntza
607 675 273
Alkik eraikuntza enpresekin, udalekin, industriarekin eta abarrekin parte hartu du 400 proiektutan baino gehiagotan, eta eskarmentu zabal hori hor dago.
Eraikuntzaren eta lan zibilaren sektorean aritzeko mota guztietako makinak ditugu, direla trinkotzeko tonaje handiko makinak, hala nola arrabolak, dumperrak, hondeamakinak eta plataforma jasotzaileak, direla tamaina txikiagoko makinak, besteak beste, erretilu itzulgarriak, eskorgak, kargatzaile txikiak, konpresoreak eta ekipo elektrogenoak. Era berean, mota guztietako lanabesak eta makineria txikia jartzen ditugu bezeroen esku, esate baterako, mailuak eta zulagailu elektrikoak, ebakitzeko mahaiak, asfalto- eta hormigoi-ebakigailuak…
Industriaren arlorako, bere premia espezifikoenetarako egokitutako makineria dugu, plataforma jasotzaile elektrikoak, mota guztietako konpresore elektrikoak, eskorga industrialak, lurra garbitzeko eta urez garbitzeko makina industrialak… Hartara, enpresek eta lantegiek beren eskaeretarako makineria partikularragoa eduki dezakete.
Udalek eta erakunde publikoek ere makina askotarikoenak aurki ditzakete gurean, beren behar espezifikoenei erantzun ahal izateko. Izan ere, kargatzaileak, kargatzaile txikiak, tamaina guztietako dumperrak eta lanabes txikiak ditugu, oso erabilgarriak, beren eskaera esklusiboenei erantzuteko aukera izateko.
Makineria eta tresna askotarikoak eta esklusiboak eskaintzen ditugu, lorezaintzan eta mendian edo landan aritu ahal izateko. Oso bereziak diren makinek, adibidez, aitzur-makinek, eta lanabes txikiek, adibidez, motozerrek, sasi-garbitzeko makinek eta haizagailuek, zorrotzenen zereginak erraztuko dituzte.